"Best Communication Paper" saria Aritz Salak, Myriam Arruek, J. Eduardo Perezek eta Sandra M. Espín-Tellok 17th International Web for All Conference: Automation for Accessibility kongresuan aurkeztutako artikulo bati

Berria

2020 Apirila 21 · ·

Laburpena: Lineako zerbitzu publikoek herritarrek mundu errealean zerbitzu publikoetara sartzeko izaten dituzten eragozpenak aski arindu ditzakete. Ikusmen urria duten pertsonek zerbitzu elektronikoen (e-zerbitzu) gehien onura atera dezaketen taldeetako bat osatzen dute, edozein unetan eta edonora sar daiteke bere ohiko laguntza-teknologiaren laguntzarekin. Zerbitzu publiko elektroniko asko formularioen edo inprimakien bidez ematen dira. Hala ere, inprimakiak ez dira beti atzigarriak ikusmen urria duten pertsonentzat eta horiek betetzea askotan lan konplexua bihurtzen da. Lan honek ikusmen urria duten pertsonei zerbitzu publikoen formulario elektronikoen konplexutasuna neurtzeko mekanismoak proposatu nahi ditu. Bost zerbitzu publiko elektroniko ebaluatu dira irisgarritasun-gidalerroen eta konplexutasunaren neurketarako neurrien arabera. Horrez gain, azterketa esploratiboa egin da ikusmen urria duten bost pertsona eta ikusmen desgaitasunak ez dituzten beste bost pertsonekin. Bildutako datuen aurretiazko azterketak ikusmen urriko pertsonentzako lineako inprimakien konplexutasun metriketan sartzeko funtsezko alderdi batzuk identifikatzera garamatza.

Artikuklu osoa W4A '20: Proceedings of the 17th International Web for All ConferenceArticle No.: 21 Pages 1–5 eta https://doi.org/10.1145/3371300.3383350 helbidetik eskuratu daiteke