Erabilgarritasuna, UX, eta orain berrikuntza

Hitzaldi

2018 Ekaina 27 · 9:30 · Ada Lovelace areto nagusia. Informatika Fakultatea. Euskal Herriko Unibertsitatea

Juan José Cañas

Ergonomoek Gizaki-Konputagailu Elkarrekintza (HCI) arloan lagundu dute metodologiak garatzen aplikazioen erabilgarritasuna ebaluatzeko eta aplikazio horien erabiltzaileen esperientzia ebaluatzeko. Metodologia horiek funtsezkoak izan dira aplikazio erabilgarriak diseinatzeko eta diseinu lanetan erabiltzen jarraitu izaten behar da. Hala eta guztiz ere, azken urteetan, industriak haratago urrats bat eskatzen digu pertsonen bizitza hobetzen lagunduko duten etorkizuneko aplikazioen sorrera gauzatzeko. Helburu honekin, pertsonen bizi-forma aztertzen diren metodologiak garatzen ari dira. Metodologia horiek erraztu behar dute berrikuntzaren prozesua "intuizio ekintza" bakarrik ez izatea, baizik eta ezagutza zientifikoan oinarrituta izatea. Hitzaldi honetan, horrelako metodologia baten oinarriak azalduko ditugu proiektu egin berri baten adibideak erabiliko ditugu. Proiektu horrek "objektu digitalen atxikimenduaren sorrera" ikertu du, Korea, Estatu Batuetako eta Espainiako hiru ikerketa taldeen partaidetzarekin.