Berria
2020 Urtarrila 10 · ·
Luis Gardeazabal irisgarritasun digitalaren aitzindarietako bat da Espainian. Egokituz laborategian (bere lehen etapan zuzendu zuena) ezgaitasuna duten pertsonentzako komunikazio sistema berritzaileetarako hardware eta softwarea garatu ditu. Era berean, robotika mugikorreko tekniken bidez gurpil-aulki adimendunak garatu ditu. Lamia, Intxisu, Jal I eta Jal II, CAAP eta abar bezalako proiektuak zuzendu ditu, eta horietan, desgaitasunen zainketaren arloan garrantzi handia duten erakundeekin lankidetzan aritu da, besteak beste, CEAPAT / IMSERSO, ASPACE, GUREAK, ELKARTU, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Gizarte Gaietako Ministerioak / IMSERSOk finantzatu dituzte.
Luis Gardeazabal nazioarteko aldizkari, liburu eta kongresu ospetsuetako argitalpen ugariren egilea da.