Bilera
2023 Martxoa 02 · ·
- Antolatzaileak:
Datozen martxoaren 2tik 3ra eta 6tik 10rera, Erasmus+ CBHE motako Edu4All (Disability as Diversity: The Inclusion of Students with Disabilities in Higher Education, kodea: 618103-EPP-1-2020-1-PS-EPPKA2-CBHE-JP) proiektuko jardunaldiak egingo dira Informatika Fakultatean. Jardunaldi hauek Egokituz ikerketa taldeko kideek antolatu dituzte. Bertan elkartuko dira Palestinako, Jordaniako, Greziako eta Alemaniako partaideak, Egokituz taldeko kideekin eta bertako hainbat erakundeetako kideekin.
Lehen jardunaldia (2tik 3ra) Management Meeting da eta proiektuaren bilakaera aztertu eta hurrengo hileetan egin beharrekoa erabakiko da.
Bigarren jardunaldia (6tik 10rera) Training Visit da eta ikastaro irisgarriak egiteko prestakuntza izango da, Palestinako eta Jordaniako unibertsitateetako partaideek horrelako ezagutzak hedatu ahal ditzaten beren unibertsitateetan.
Proiektuari buruzko xehetasun gehiago: https://edu4all.psdpal.org/