Ikastaroa
2018 Urria 16 · · https://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/webgune-irisgarrien-garapena
- Antolatzaileak:
Nestor Garay Vitoria (UPV/EHU), Begiris Elkartea.
Begiris Elkarteak eta UPV/EHUk bultzatutako ikastaro hau Web irisgarritasuneko konpetentzietan prestatzeko da. Bere helburua hau da: prestatu informatikako ikasleak eta profesionalak gaitasun anitzak dituzten pertsonen beharrekiko eta komunikazio modu berriekiko garapen egokituak egin ditzaten. Ikastaro honetan Web guneetako edukiak irisgarriagoak egiteko gomendioak aintzat hartzeko gaitasun teknikoak garatuko dira, horrela pertsona guztien partaidetza bultzatzeko. Prestatzeko saioak multimedia aurkezpenekin emango dira, eta praktika anitzak egingo dira eta foro eta elkarrizketa birtualekin osatuko da.
Matrikula-epea: 2018ko urriaren 11a arte.
Ikastaroa gaztelaniaz emango da.