Avances en automatización de actividades relacionadas con la accesibilidad en el proceso de desarrollo de interfaces Web

Myriam Arrue 2008

Amaitua

Azalpena:

Tesi honen helburu nagusia web interfaze irisgarrien garapena errazten duten metodologia, teknika eta tresnak aztertzearena da. Honela, prozesu honetan egin beharreko jarduera batzuk modu automatikoan egiteko aukerak analizatuz.

Lehenik, azterketa bibliografiko zabal bat egin da tesi hau osatzen duten hiru osagai nagusitan oinarrituz: garapen metodologiak, kalitate neurketa eta web aplikazioen garapenerako tresnak. Azterketa honen bidez, erakundeetan modu erraz batean ezarri daiteken web interfaze irisgarrien garapen metodologia definitzeko kontutan eduki beharreko ezaugarriak zehaztu dira. 

Ondoren, erraz ezarri daiteken garapen metodologia arin eta malgu bat azaltzen da. Metodologia honen definizioa irisgarritasunarekin erlazionatutako jarduerei zuzendutarikoa da, automatizatu ahal diren jardueren eta honetarako garatu daitezken tresnen detekziorako lan eremu bezala baliagarria suertatuz. Aldi berean, lan eremu honek garapen metodologiaren oinarri teknologikoa osatzen duten tresnen ezaugarriak eta funtzionalitateak definitzeko balio izan du.

Azkenik, metodologiaren euskarri diren zenbait tresna garatu dira. Hauek irisgarritasunarekin zerikusia duten jarduera batzuen automatizazioa ahalbidetzen dute. Honela, jarduera hauen gauzatzea errazten dute garapen prozesu guztiaren zehar: analisi fasean erabili beharreko irisgarritasun arauen bilatze eta hautatze atazak errazten dira,  diseinu fasean garatzaileek erraz atzitu ahalko dituzte beraiek ala beste garatzaileek egindako arauen interpretazioak, izan ere, informazioa konpartitzeko aukera izango dute arauak kudeatzeko garatu den tresnaren bidez, inplementazio fasean garatzaileentzat ezagunak diren garapen ingurunetan irisgarritasuna ebaluatzeko funtzionalitatea integratzea ahalbidetzen da, ebaluazio faserako arau multzo desberdinak onartzen dituen ebaluazio tresna automatiko bat garatu da eta garatutako web aplikazioaren kalitatearen  neurketa errazten da definitu diren irisgarritasun metrika kuantitatiboen bidez, mantentze fasean garatutako web interfazeen irisgarritasun mailaren monitorizazioa errazten da.

Tesi hau web interfaze irisgarriak garatzeko metodologia, teknika eta tresna egokien beharra konpontzen saiatzen da. Honela, erabiltzaile guztientzat irisgarriak izango diren web interfazeak diseinatzeko derrigor bete behar diren zenbait urratsen garapena erraztuko da.

Partehartzaileak:
Myriam Arrue
Egilea:
Myriam Arrue
Unibertsitatea:
Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea
Zentroa:
Facultad de Informática
Kalifikazioa:
Sobresaliente Cum Laude.
Irakurketaren urtea:
2008