Sistemas de predicción lingüística. Aplicación a idiomas con alto y bajo grado de flexión, en el ámbito de laComunicación Alternativa y Aumentativa

Nestor Garay Vitoria 2000

Amaitua

Azalpena:

Tesi honen xedea ondokoa da: hitzen iragarpena aztertu, Lagunduriko eta Ezohiko Komunikazioaren sistemetako erabiltzailearen interfazearen diseinuan aplikatu asmoz, gaitasun eza duten pertsonen komunikazio abiadura handitzeko. Lehenik, aurretikoak finkatzeko azterketa bibliografiko zabal bat egiten da, jarraian orokorrean iragarpen linguistikoan zerikusia duten alderdiak sakonki aztertuz. Honela, emaitza onenak lortzeko aprobetxatu daitezkeen ezaugarriak finkatzen dira. Halaber, erabiltzailearen interfazeak, bere erabilgarritasuna hobetzeko ezaugarriekin batera, iragarleen eraginkortasunean duten eragina aztertzen da. Gainera, iragarleen kalitatea neurtzeko balio duten parametroak eta ebaluazioak gauzatzeko metodoak ere aztertzen dira. Jarraian, eta iragartzeko metodoek hizkuntzarekiko duten menpekotasuna dela medio, flexio maila baxua eta altua duten hizkuntzetarako ikerlanak banatzen dira. Diseinatutako metodoak gaztelaniarako eta euskararako probatzen dira, hurrenez hurren. Metodo hauek formalki espezifikatzen dira, beraien ulermena errazteko eta ingurune desberdinetara egokitzeko. Azkenik, gizaki-konputagailu interfaze desberdinetan integrazioa nola gauzatzen den azaltzen da. Interfaze hauek gaitasun eza duten erabiltzaile batzuk baloratzen ari dira.

Partehartzaileak:
Nestor Garay Vitoria
Egilea:
Nestor Garay Vitoria
Unibertsitatea:
Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea
Zentroa:
Facultad de Informática
Kalifikazioa:
Sobresaliente Cum Laude. Premio Extraordinario de Doctorado de la UPV-EHU en el 2002
Irakurketaren urtea:
2000