The Computer Input/Output Subsystem Education in an undergraduate introductory course: a Multiperspective Study

Edurne Larraza 2014

Amaitua

Azalpena:

Tesi hau informatikaren irakaskuntzaren ikerkuntza lerroaren barruan kokatzen da. Oinarri gisa, teknologia, pedagogia eta edukien ezagutza eredua (TPACK model, bere ingeleseko sigletatik) hartzen du. Ikerketa honetan, aipatutako ereduaren osagai bakoitza ikuspuntu desberdin gisa erabilia izan da konputagailuaren S/I azpisistemaren irakaskuntza aztertzeko. Edukien ezagutza osagaiaren ikuspuntutik, testuliburuak, unibertsitateetako programak eta ikerkuntza bibliografia aztertu dira eta gaia irudikatzeko hurbilpen bat baino gehiago badaudela aurkitu da. Teknologiaren ezagutza osagaiaren ikuspuntutik, Nintendo DS makinaren S/I azpisistemaren funtzionamendua aztertu da. Pedagogiaren ezagutza osagaiaren ikuspuntutik, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eta beste hainbat metodologia aktibo ikasi egin dira ondoren aplikatu ahal izateko. Txosten honek azaltzen du nola konbinatu diren osagai horietako ezagutzak bestelako ezagutzak sortzeko: teknologia eta edukien ezagutza, teknologia eta pedagogia ezagutza, pedagogia eta edukien ezagutza, eta azkenik, teknologia, pedagogia eta edukien ezagutza. Ezagutza berri hauekin konputagailuaren S/I azpisistemarentzako hezkuntza ingurune eraginkor bat sortzeko asmoz. Horretarako pauso hauek jarraitu dira: • Edukiak irudikatzeko hurbilpen bat aukeratzea, • Nintendo DS makina eduki zehatza lantzeko prestatzea eta • Proposatutako teknika pedagogikoen baliozkotzea. TPACK ereduan nolabait ezkutatuta baldin badago ere, hezkuntzarako eredu bat den neurrian, ikasleak ere hartzen ditu ikuspuntu gisa. Eta lan hau TPACK ereduan oinarritzen den neurrian, ikasleak ere hartzen ditu ikuspuntu gisa, eta haien ezagutza aztertu egiten du horretarako. Lan honek informatikaren irakaskuntzaren ikerkuntza lerroan ate asko irekitzen ditu. Izan ere, informatikaren irakaskuntzaren ikerkuntzak konputagailuen S/I aspisistemari ez baitio arreta handirik ipini.

Partehartzaileak:
Nestor Garay Vitoria
Zuzendaria(k):
Nestor Garay Vitoria
Unibertsitatea:
Universidad de País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Zentroa:
Facultad de Informática
Saila:
Arquitectura y Tecnología de Computadores
Kalifikazioa:
Sobresaliente Cum Laude
Irakurketaren urtea:
2014