"William Loughborough Memorial" hitzaldia Web4All 2022 kongresuan
2022 Apirila 26 · Lyon/On-line
Berria
Laburpena: Webaren Erabilerraztasunaren ukaezina den aurrerapena Web mundu errealean aplikazioan duen eragin eskasarekin kontrastatu daiteke. Arazo hau bereziki larria da Weba zerbitzu zehatzak lortzeko bide bakarra denean. Zenbait herrialdetan,aAdministrazioarekin, osasun zerbitzuekin edo bankuekin elkarreragina bezalako oinarrizko prozedurak soilik sar daitezke Webaren bidez. Arazo hori are nabarmenagoa izan zen COVID-19 pandemian, Interneterako sarbidea ez duen biztanleriaren sektore garrantzitsu batek bere egoera kudeatzeko oztopo garrantzitsuak izan zituenean. Arazo teknikoez gain, irisgarritasunean eragin erabakigarria duten eta eskubide zibilen egikaritza baldintzatzen duten eten digitala eta genero-arrakalak sarritan baztertu egiten dituzte Web Erabilerraztasuneko azterlanek. Hitzaldi honetan administrazioaren webguneen irisgarritasunari buruzko gure lana aurkeztuko dugu eta, horrez gain, horiek arintzeko bideak aurkitzeko irisgarritasun-oztopo ez teknologikoak kontuan hartu beharraz eztabaidatuko dugu.
Adinekoentzako eta ezgaitasuna duten pertsonentzako laguntza-teknologiari buruzko hitzaldia Chang Gung Unibertsitatean (Taiwan)
2022 Martxoa 29 ·
Berria
Joan den martxoaren 29an, Sandra M. Espín Tellok hitzaldia eman zuen Chang Gung University-ko (Taiwan) Lan Terapiako Masterreko ikasleek adinekoei eta ezgaitasuna duten pertsonei laguntzeko teknologia erabiltzeari buruz. Saio horretan, laguntza-teknologiaren diseinuan eta aholkularitzan oinarritzen diren (edo oinarritu beharko liratekeen) eredu teoriko ezagunenak berrikusi ziren; laguntza-teknologia onartzeari eta uzteari dagokionez dauden ikuspegi desberdinak aztertu ziren, pertsonaren bizi-unearen arabera; sailkapen-mota desberdinak ikusi ziren, eta, azkenik, EGOKITUZeko teknologian erabilerari eta diseinuari buruz egiten ari diren ikerketa-azterketen errepasoa egin zen. Ikasleek interes handia erakutsi zuten hitzaldian, eta, saioaren amaieran izan zen eztabaida-aldian, Taiwanen eta Espainiaren arteko desberdintasunak eta antzekotasunak aztertu ziren, laguntza-teknologiaren hornidurari dagokionez.
Edu4All proiektuaz webinar-ra
2022 Otsaila 15 · https://zoom.us/j/98362317218?pwd=dTVNNFdEWXV0NFNXZlhaNnZ5eWhTQT09
Mintegia
Egokituz taldeak jardunaldi batzuk antolatu zituen ezgaitasuna duten ikasleentzako arreta-zerbitzuei buruz
2022 Urtarrila 18 · https://www.ehu.eus/eu/-/egokituz-jardunaldiak
Berria
Campusa-n 2022/01/18an argitaratutako albistea.
Edu4All proiektuko bilera Informatika Fakultatean 2022ko urtarrilaren 10etik 14ra
2022 Urtarrila 10 · Ada Lovelace Aretoa - Informatika Fakultatea (UPV/EHU)
2022ko urtarrilaren 10etik 14ra, Erasmus+ CBHE motako Edu4All (Disability as Diversity: The Inclusion of Students with Disabilities in Higher Education, kodea: 618103-EPP-1-2020-1-PS-EPPKA2-CBHE-JP) proiektuko jardunaldiak egin dira Informatika Fakultatean. Jardunaldi hauek Egokituz ikerketa taldeko kideek Hegalak Zabalik Fundazioaren laguntzarekin batera antolatu dituzte. Bertan elkartu dira Palestinako, Jordaniako, Greziako eta Alemaniako partaideak, Egokituz taldeko kideekin eta bertako hainbat erakundeetako kideekin. Jardunaldi hauen helburua Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen Desgaitasun Zerbitzuen funtzionamendua nolakoa den azaltzea izan da, Palestinako eta Jordaniako unibertsitateetan horrelako zerbitzuak martxan jartzeko esperientziak jaso ditzaten. Proiektuari buruzko xehetasun gehiago: https://edu4all.psdpal.org/
Edu4All proiektuko lehen bi Newsletters-ak argitaratuta
2021 Azaroa 15 · https://www.ptuk.edu.ps/projects/edu4all/newsletter/
Berria
Edu4All proiektuko 2021eko ekainaren eta azaroaren Newsletter-ak argitaratu dira:
Training visit to NKUA, Athens, Greece
2021 Urria 18 · Atenas
Mintegia
Within WP2.3 task (Professional development and capacity building of partner country staff training visit) of the Edu4ALL project (Disability as diversity: The inclusion of students with disabilities in higher education), Myriam Arrue and Nestor Garay-Vitoria were trained in Athens between 18th and 22th October, 2021.
AIPOk, Giza-Ordenagailu Elkarreragin Elkarteak (Asociación de Interacción Persona-Ordenador) Jesús Lores saria eman dio Julio Abascal-i, Interacción 2021 kongresuan
2021 Iraila 24 · Malaga
Berria
Bestalde, Interaction 2021 kongresuko presidenteak, Arcadio Reyesek, XIX. Mendean Malagako portuaren akuafortea eman zion, Somerak egindakoa, dedikazio maitagarriarekin.
1ª Escuela de Verano AIPO para Estudiantes de Doctorado en Interacción-Persona Ordenador
2021 Uztaila 09 · https://aipo.es/content/1a-escuela-de-verano-aipo-para-estudiantes-de-doctorado-en-interaccion-persona-ordenador
Ikastaroa
Impartición de curso sobre "Aspectos éticos en investigación con personas, aplicación y relevancia en IPO" por parte de Ainara Garzo y Nestor Garay.
Se presenta la primera edición de la escuela de verano organizada por AIPO en la que se ofrece formación en temas transversales en investigación y realización de tesis doctorales en el ámbito de la Interacción Persona-Ordenador (IPO). Está destinada a estudiantes españoles y latinoamericanos, sobre todo en sus primeros años del doctorado. Se realizará de manera online en la semana del 5 al 9 de Julio de 2021. Todos los cursos son gratuitos para los estudiantes de doctorado que sean socios de AIPO.
"Irisgarritasuna eremu digitalean" elkarrizketa (Euskadi Irratia)
2021 Apirila 28 ·
Berria
Irisgarritasuna eremu digitalean, aztergai. Egokituz EHUko ikerketa taldeko eta Begiris elkarteko parte den Aritz Sala izan dugu ikusmen irisgarritasunaz hitz egiten. Egunerokoan izaten dituzten zailtasunak eta hauei aurre egiteko dituzten baliabideen adibideak eman dizkigu.