EGOKITUZ taldeak edozein beste ikerlarientzat bere ikerketa lanetako emaitzak, baliabideak eta garatutako tresnen prototipoak atzigarri jartzen ditu.
EvalAccess
EvalAccess web orrien irisgarritasuna automatikoki ebaluatzen duen WebService bat da (hasiera batean IRIS europar proiektuan diseinatua izan zen). Ebaluazioa egiteko irisgarritasun irizpideak alda daitezke. Honela, EvalAccess tresnak irisgarritasun gida-lerro berriak erabiltzea ahalbidetzen du. Zerbitzua web aplikazio moduan erabili daiteke eta baita ere WebService moduan. Bigarren aukerarekin edozein beste aplikaziok irisgarritasun ebaluzio eskaera egin dezake emaitza moduan XML formatua jarraitzen duen txostena jasoz.
USERfit Tool
USERfit erabilerraztasuna kontuan hartzen duten produktuen espezifikaziorako erabiltzen den metodologia da. Laguntz-teknologiaren garapenarako sortua izan zen eta Guztiontzako Diseinua paradigmarako erabilgarria dela frogatu da. Metodologia jarraitu ahal izateko paperean oinarritutako galdetegi batzuk bete behar dira eta informazio gorde eta zabaltzeko. USERfit Tool tresnak galdetegietan informazioa sartu, ezabatu, moldatu eta informazio hori beste galdetegitara hedatzeko funtzionalitateak ditu, prozesu hori eskuz egiteak sortzen duen gainkarga murriztuz. Informazio gehiago.