EGOKITUZ Unibertsitateko Masterren Irakaskuntzan

EGOKITUZ taldeko kideak Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait masterren irakaskuntzako partaide edo zuzendaritzako kide dira eta izan dira.

Sistema Txertatuen Ingeniaritza Unibertsitate Masterra

Sistema Txertatuen Ingeniaritza Unibertsitate Masterra

Master profesional honek industrian gero eta gehiago behar diren Sistema Txertatuen Ingeniaritza arloko profesional espezializatuak sortzea du helburu: izan ere, egungo titulazio bakar batek ere ez du behar hori modu integratuan betetzen. Sistema txertatu bat (ingelesez embedded system) modulu bakar bat osatzen duten hardware eta software osagaiak erabiliz diseinatutako sistema elektronikoa da, berariazko aplikazio batean erabiltzekoa. Gaur egun arlo askotan erabiltzen dira, hala nola informazio-teknologia berrietan, komunikazio mugikorretan edo berariazko kontrol-sistemetan (etxeetan, ibilgailuetan, hegazkinetan).

Ingeniaritza Biomedikoa Unibertsitate Masterra

Ingeniaritza Biomedikoa unibertsitate Masterra

Aurrerapen teknologiko berriei esker, azken hamarkadetan teknologiaren erabilera asko igo da medikuntza arloan, ikerketa-arlo, arazo eta abagune berriak sortuz. Aipatu erronkei aurre egiteko, Ingeniaritza Biomedikoa Unibertsitate arteko Masterrak medikuntza arloko osasun-teknologiaren kudeaketa, ebaluazioa eta aplikazioa irakatsiko dizkizu. Master honi esker Ingeniaritza Biomedikoaren arloan sartuko zara, ezagutza horiek ikerketan eta arazoen ebazpenean aplikatzeko gaitasuna lortuz; oinarri teoriko eta praktiko sendoa emango dizu, instrumentazio eta teknologia biosanitarioen diseinuan lan egiten has zaitezen; berrikuntza teknologikoko enpresa batean jarduera profesional bat berehala egiten hasteko prestatuko zaitu; eta osasun-teknologien baliozkotzean trebatuko zaitu ere. 

Sistema Informatiko Aurreratuak Unibertsitate Masterra

Sistema Informatiko Aurreratuak Unibertsitate Masterra

Sistema Informatiko Aurreratuak izeneko Masterrak ikerketarako formazioa eskaini zuen informatikaren lau atal garrantzitsutan: Sistema Adimendunak, Interakzio Naturaleko Ereduak, Sistema Banatuak eta Web Sistemak. Hautazko irakasgaien aukera zabal (28 irakasgai) eta malgua zela eta, ikasleak bere curriculuma molda zezakeen bere interesen arabera eta tutore akademikoaren laguntzaz. Informatika Ingeniaritzako Doktorego Programarako sarbidea eskaintzen zuen (Bikaintasuneranzko Aipamena duen doktorego-programa).

Autonomia Pertsonalerako Teknologia Unibertsitate Masterra

Autonomia Pertsonalerako Teknologia Unibertsitate Masterra

Pertsona helduen eta gaitasun eza dutenen bizitza-kalitatea areagotzeko teknologiak diseinatzeko, ebaluatzeko eta garatzeko behar diren ezaguerak bildu zituen Master honek. Jasotako trebakuntzarekin, ikasleek erraztuko zuten autonomia pertsonalaren promozioan parte hartzen duten profesionalen, erabiltzaileen, senitartekoen eta administrazioen arteko ezagueren komunikazioa: Masterraren konpetentziak eta ezaguerak aplikatzeko eremuak asko ziren. Guztiek pertsonen beharrak eta laguntzeko teknologiak elkartzeko balio dute. Horretarako, osasun, gizarte eta teknologia arloetako diziplina anitzeko ikuspegitik abiatu zen.