Amalia Ortiz Nicolás 2008
Amaitua
- Azalpena:
Doktorego-tesi proposamen honen hipotesia zera da: ez-hitzezkoak diren alderdiak, zehazki esanda emozionalak, oso mugatuta daude pertsona-konputagailu elkarrekintzan abatarrak ez badira azaltzen. Zentzu honetan, edozein aplikazio motarako ez-hitzezko komunikazioa sortzeko abatarren erabilpena proposatzen da, elkarrekintzarako gaitasun emozionala duen abatar bat sisteman edukitzeak ematen dituen elkarrekintza aukera guztiak aztertuz. Ez-hitzezko komunikazioaren barruan, doktorego-tesi proposamen hau zentratzen da aurpegiak emozioak komunikatzeko dituen alderdietan, ez-hitzezko komunikazioaren alderdi nagusienetako bat aurpegiaren bidez emozioak espresatzea delako. Beraz, tesi proposamen honen xede nagusiena hau da: abatarrak elkarrekintza emozionalean funtsezko osagai bat bezala erabiltzearen bideragarritasuna aztertu, arkitektura generiko bat proposatuz eta bere eraginkortasuna probatuz agertoki askotan erabiltzaile desberdinekin.
- Partehartzaileak:
- Nestor Garay Vitoria
- Zuzendaria(k):
- Nestor Garay Vitoria
María Teresa Linaza Saldaña - Unibertsitatea:
- Universidad de País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
- Zentroa:
- Facultad de Informática
- Saila:
- Arquitectura y Tecnología de Computadores
- Kalifikazioa:
- Sobresaliente Cum Laude
- Irakurketaren urtea:
- 2008