EGOKITUZ

EGOKITUZ 1985etik irisgarritasuna hobetzeko Gizaki-Konputagailu Elkarrekintzan ikertzen ari da.

EGOKITUZ, Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa laborategi bat da. 1985. urtean sortu zen, desgaitasunak dituzten pertsonen arazoak konpontzeko informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzeko helburuarekin. Haien komunikazioa eta mugikortasuna hobetuz, beren autonomia eta gizartean integrazioa hobetzen lagundu du.

Bere historian zehar EGOKITUZ-ek garatutako ikerketa proiektuen ondorioz, software eta hardware laguntzak sortu ditu: pertsonen arteko komunikazio hurbila eta urrutikoa,  ingurumenaren kontrola, mugikortasuna eta manipulazioa, eta abar. Web irisgarritasuna automatikoki neurtzeko metodologiak, tresnak eta metrikak ere garatu ditu. Ikerketaren emaitzak nazioarteko aldizkari eta kongresu zientifiko askotan argitaratu dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuko hainbat Ministerio (Teknologia, Hezkuntza eta Unibertsitate, Gizarte Gaietarako, Industria eta abar) eta Europako Batasuneko dei publikoetan finantzatu dira EGOKITUZ-en proiektuak.

Hainbat nazioarteko mintegi eta batzordetan parte hartu du irisgarritasunarekin lotutako gaiak eztabaidatzeko gonbidatuta.


Laguntzaileak:

Gobierno de EspaƱa