Gertakizunak

Myriam Arrueren aurkezpena Interacción 2025 barruan eta bere aukeraketa CHISPAko (ACM SIGCHI) presidente gisa

Myriam Arrueren aurkezpena Interacción 2025 barruan eta bere aukeraketa CHISPAko (ACM SIGCHI) presidente gisa

2025 Iraila 03 · Valladolid

Berria

Myriam Arruek "Evaluating automatically adapted public e-services: first insights from users with low vision" artikulua aurkeztu zuen Interacción 2025 nazioarteko kongresuaren barruan. Kongresu horretan, gainera, ACM SIGCHIren Espainiako kapituluaren (CHISPA) presidente hautatu dute. Pertsonen eta konputagailuen arteko elkarrekintzan interes-taldea da ACM SIGCHI, Association for Computer Machinery elkartekoa.

IFIP TC13k agur esan dio Julio Abascali

IFIP TC13k agur esan dio Julio Abascali

2024 Iraila 03 · Milan

IFIP Batzorde Teknikoak 13 (Giza-Ordenagailu Elkarreragina) duela gutxi 59. bilera egin du Italian, Università degli Studi di Milano-n. Gai-zerrendako ale nagusietako bat izan zen giza-ordenagailuaren arteko elkarrekintzaren (HCI) alorreko aitzindari handienetako izan den Julio Abascal irakasleari eskerrak eta agurra ematea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hurrengo estekan:  Informazioa Tratatzeko Nazioarteko Federazioaren, IFIP-en buletinean